Irungo Inauteriak 2019

Irungo Inauteriak 2019

Egitaraua

OTSAILAK 23 LARUNBATA
KALDEREROEN KONPARTSA
19:00: KALDEREROEN KONPARTSA Alberto Anguera plazatik irtengo da, Irungo Atsegiña elkarteak antolatuta. Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea, Foru Karrika eta Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazara iritsiko da.

OTSAILAK 24 IGANDEA
IÑUDE ETA ARTZAINEN KONPARTSA
12:00: IÑUDE ETA ARTZAINEN Konpartsa Santiago Karrikatik irtengo da, Eraiki Dantza Taldeak antolatuta. Eskoleta kalea, Eliza kalea, San Juan plaza (atseden bat), Nagusi kalea, Foru Karrika, Colon Ibilbidea, Zabaltza plaza (hemen dantza emanaldia eskainiko dute Musikako Udal Kontserbatorioaren Musika Bandarekin) igaro ondoren, Luis Mariano kalean amaituko da.

OTSAILAK 28
OSTEGUN GIZENA
19:00: ZANPANTZAR konpartsa, Gaiteroak, Bidasoako Erraldoiak , Irungo Udal Kontserbatorioko Ikasleak, Auntza Trikitrixa Taldea eta Txingudi Dultzaineroak lagun dituela, Alberto Angueratik irtengo da eta Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea zeharkatu ondoren, Zabaltza plazaraino helduko da.

19:30: ZANPANTZARRA jarriko da Zabaltza plazan, eta ERRALDOIEN BALSA, Bidasoako Erraldoiak eta Musikako Udal Kontserbatorioaren partaidetzarekin.

MARTXOAK 1
OSTIRAL KAXKARRA
20:00: AMAIA KZn, 2019ko INAUTERIETAKO KONPARTSEN AURKEZPENA. Sarrera gonbidapenarekin.

MARTXOAK 2 LARUNBATA
INAUTE AURREA
09:00: BASERRI GIROKO INAUTERIA. ERAIKI DANTZA TALDEA Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko da baserriz baserri.
09:30: BASERRI GIROKO INAU-TERIA. IBARLA MEAKA DANTZA TALDEA Meakako baserrietan barrena ibiliko da.
10:00: BASERRI GIROKO INAUTERIA. TXORIMALOAK SOINU TALDEA Anakan barrena ibiliko da baserriz baserri.
12:05: Pio XII. Plazatik aterako da EUSKAL-HERRI INAUTERI, Altsasuko inauteria – Momotxo-rroak, eta Serapio Mugica, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon ibilibidea, Foru Karrika, Kale Nagusia, San Juan plaza, Eliza kalea, Eskoleta kalea, Junkaleko plazatxotik igaro ondoren, Erromes plazan amaituko da. Kemen Dantza Taldeak anto-latua da ekitaldi hau.
17:00: INAUTERIKO DESFILEA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.
20:30: San Juan plazako inguruetan MUSIKA ANIMAZIOA Elektro-Txaranga BURRUNBAren eskutik.
20:30-23:30: DISKOFESTA Zabaltza plazan.

MARTXOAK 3 IGANDEA
ZALDUN INAUTEA
09:00: BASERRI GIROKO INAUTERIA. EGOIPAR MEAKA DANTZA TALDEA Meaka auzoan ibiliko da baserriz baserri.
09:00: BASERRI GIROKO INAUTERIA. MEAKAKO ADIXKIDEAK DANTZA Taldea Arbesko plazatik irten eta Meaka auzoan barrena ibiliko da.
09:00: BASERRI GIROKO INAUTERIA. KEMEN DANTZA TALDEA Olaberria auzoan ibiliko da baserriz baserri.
17:00:INAUTERIKO DESFILE HERRIKOIA. Letxunborro hiribidetik irten eta Urdanibia plazara helduko da, ZANPANTZAR ETA KONPARTSAK lagun izango dituela.

MARTXOAK 5
ASTEARTE INAUTEA
19:00: Zabaltza plazan dantzaldia, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
19:30:Zabaltza plazatik SARDINA LURPERA-TZEKO eta ZANPANTZAR ERRETZEKO komitiba irtengo da eta, Colon Ibilbidea, Foru karrika, Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazan amaituko da.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt