Karnabas Basauri 2019

Karnabas Basauri 2019

Egitaraua

MARTXOAK 1, OSTIRALA

17:30-19:30 “ARIMA FAMILIAN DISKOFESTA” Kareaga Gizarte Etxean. Sarrera doan.

17:30-19:00 Diskofesta koreografikoa Basozelai Gizarte Etxean. Familia osoarentzat. Sarrera doan.

18:30 “BALDIN BADA” zirku ikuskizuna “SHAKTI OLAIZOLA” taldearekin, Madril kalean (euria bada Solobarriako karpan izango da).

19:30-21:00 Kalejira musikala oinezkoen kaleetan zehar. ”MANERAS DE VIVIR”.

MARTXOAK 2, LARUNBATA

12:00 Edurre Dantza Taldearen inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan zehar.

12:30 Basauritar Dantza Taldearen inauterietako kalejira. Irteera San Fausto plazatik. Oinezkoen kaleetan zehar Begoñako Andra Mari kaleraino; han, geldialdia. Amaiera Solobarria plazan, beste emanaldi batekin.

17:15 Desfilean parte hartuko dutenak elkartzea Social Antzokiaren inguruetan. Antolakuntzako kide batek, desfilea hasi baino apur bat lehenago, oholtxo bat emango dio talde bakoitzari, izena ematean egokitu zitzaion zenbakiarekin. Oholtxoak berdeak izango dira 2-8 kide dituzten taldeentzat, eta gorriak 9 kidetik gorakoentzat. Ikusteko moduko toki batean eraman beharko dituzte taldeek oholtxook desfile osoan zehar, epaimahaiak ikus ditzan. Epaimahaikideak ibilbide osoan zehar sakabanatuta egongo dira.

18:00 Inautxoren agurra Social Antzokiko balkoi korritutik, eta desfilearen hasiera. Ibilbidea: Kale Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Kale Nagusia, Goikosoloa eta Solobarria plazara sartzea.Desfileak hiru zati izango ditu:Lehenengo zatia: karrozak (lehiaketatik kanpo)Lehenengo karrozan INAUTXO joango da, Basauriko Inauteriak iragartzen. Jarraian beste hiru karroza, bakoitza gai baten arabera apaindua, eta horien atzetik haur-talde bat, koreografiak egiten.Bigarren zatia: lehiaketarako desfileaIzena emandako taldeek desfilatuko dute, beren zenbakiaren hurrenkerari jarraituta, bakoitzak emandako oholtxoa daramala. Garrantzitsua da oholtxoak ikusgai eramatea, epaimahaiko kideek talde bakoitza identifikatu eta behar bezala baloratu dezaten. Lehenengo joango dira 2-8 kideko taldeak (kolore berdea) eta 9tik gorakoak gero (kolore gorria).Hirugarren zatia: lehiaketatik kanpoko desfileaLehiaketarako izena eman ez duten guztiek osatuko dute.Epaimahaia:Horretarako eskumena duen epaimahaiak talde parte-hartzaileen jarraipena egingo du ibilbidean zehar.

20:00ak aldera banatuko dira familien mozorro-jantzien lehiaketari eta ostalaritza zein merkataritza establezimenduei dagozkien sariak, Solobarria plazan jarritako karpan.Euria bada:Euria bada, lehiaketan parte hartuko duten talde bakoitzeko ordezkari bat egon beharko da elkartzeko finkatutako tokian. Guztien artean erabakiko dute desfilearekin aurrera egin, ala Solobarriako karpara eraman; bigarrenaren alde egiten badute, ekitaldia 19:00etan hasiko da.Haurren koreografiak Solobarriako karpan egingo dira, 18:30etik aurrera.

20:00 Sariak banatzea eta musika emanaldia DJ Iker Fernándezen eskutik, Solobarriako karpan.

MARTXOAK 3, IGANDEA

12:00 «Basauri Inauterietan 2019» emanaldia, Agintzari Dantza Taldearen eskutik. Irteera San Fausto plazatik. Kale Nagusia, oinezkoen kaleak. Amaierako ikuskizuna 13:00etan, San Fausto plazan berriro ere (eliza aurrean): pertsonaia, dantzari eta txistulari guztiak arituko dira.
Euria bada, Solobarria plazan izango da emanaldi osoa, 13:00etan.

17:30 Haurrentzako dantzaldia “TEATRO TRAPERO DEL RIO” taldearekin Solobarriako karpan.

19:30-21:30 Inauterietako jaia, 12-17 urteko gazteentzat, DJ-animatzailearekin, El Social Antzokian. Sarrerak: Aurretiazko salmenta martxoaren 2ra arte gazteguneetan eta Social Antzokiko leihatilan: 2 € / Martxoaren 3an Social Antzokiko leihatilan: 3 €.

MARTXOAK 5, ASTEARTEA

18:00Haurren mozorro-lehiaketa, Solobarriako karpan. Sariak banatu eta gero, txikidiskoteka etatxokolatada.

San Migel pilotalekuan

MARTXOAK 2, LARUNBATA

18:00 Mozorro-lehiaketa eta jaia: dantzaldia, desfilea, sariak, barre-algarak, musika… Lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillek pilotalekura joan behar dute 17:15ean, izena emateko.

MARTXOAK 5, ASTEARTEA

17:00-19:30 Jolasteko eta ondo pasatzeko tartea; 18:00etan txokolate goxo-goxoa eta gero dantzaldia.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt