Karnabas Basauriko Inauteriak 2018

OTSAILAK 9, OSTIRALA

17:30-19:30
Antzerkia eta dantza familia osoarentzat,  Kareaga Gizarte Etxean. “DISKO ARIMA EROA”.

17:30-19:00
Euskal Disko Festa Basozelai Gizarte Etxean. “ARIMA COOL TOUR”.

18:30
“KOSMOLARIAK” haurrentzako dantzaldia “BEGIRA ANTZERKIA” taldearekin, Madril kalean.

19:30-21:00
Kalejira musikala oinezkoen kaleetan zehar. “GRANUJAS A TODO RITMO”.

OTSAILAK 10, LARUNBATA

12:00
Edurre Dantza Taldearen inauterietako kalejira oinezkoen kaleetan zehar.

12:30
Basauritar Dantza Taldearen inauterietako kalejira. Irteera San Fausto plazatik. Oinezkoen kaleetan zehar Begoñako Andra Mari kaleraino; han, geldialdia. Amaiera Solobarria plazan, beste emanaldi batekin.

17:15
Desfilean parte hartuko dutenak elkartzea Social Antzokiaren inguruetan. Antolakuntzako kide batek, desfilea hasi baino apur bat lehenago, oholtxo bat emango dio talde bakoitzari, izena ematean egokitu zitzaion zenbakiarekin. Oholtxoak berdeak izango dira 2-8 kide dituzten taldeentzat, eta gorriak 9 kidetik gorakoentzat. Ikusteko moduko toki batean eraman beharko dituzte taldeek oholtxook desfile osoan zehar, epaimahaiak ikus ditzan. Epaimahaikideak ibilbide osoan zehar sakabanatuta egongo dira.

18:00
Inautxoren agurra Social Antzokiko balkoi korritutik, eta desfilearen hasiera. Ibilbidea: Kale Nagusia, Nafarroa, Begoñako Andra Mari, Kale Nagusia, Goikosoloa eta Solobarria plazara sartzea.

20:00
Sariak banatzea eta musika emanaldia DJ baten eskutik, Solobarriako karpan

OTSAILAK 11, IGANDEA

12:00
«Basauri Inauterietan 2018» emanaldia, Agintzari Dantza Taldearen eskutik. Irteera San Fausto plazatik. Kale Nagusia, oinezkoen kaleak. Amaierako ikuskizuna 13:00etan, San Fausto plazan berriro ere (eliza aurrean): pertsonaia, dantzari eta txistulari guztiak arituko dira. Euria bada, Solobarria plazan izango da emanaldi osoa, 13:00etan.

17:30
Haurrentzako dantzaldia “KIKO, KOKO ETA MOKO PAILAZO”ekin Solobarriako karpan.

19:30-21:30
Inauterietako jaia 12-17 urteko gazteentzat DJ-animatzailearekin, Basozelai Gizarte Etxeko Gaztegunean.

OTSAILAK 13, ASTEARTEA

18:00
Haurren mozorro-lehiaketa, Solobarriako karpan. Sariak banatu eta gero, txikidiskoteka eta txokolatada.

 

Informazio gehiago Basauri.net webgunean

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt