Kuartango Inauteriak 2017
Otsailak 4 larunbata
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jaia.
Agate Deuna ospatzen den egun berean. Izan ere, traba eta debekuei aurre egiteko, inauterietako ezaugarriak Agate Deuna egunera eraman zituzten herritarrek. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar.