Legazpiko Inauteriak 2019
EGITARAUA:
Otsailak 28, osteguna
17:15: Doinua Musika Eskolako ikasleek Inauteri kalejira egingo dute.
Martxoak 1, ostirala
16:00: Ikastetxeetako haurren desfilea abiatuko da, Santikutz egoitza paretik.
Ibilbidea: Olaondo kalea, Urola Kalea-Kale Nagusia- Euskal Herria plaza.
17:00: Lintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Urolatarrak Txaranga hasiko da erdiguneko kaleak alaitzen 19:30ak arte.
19:30-21:00: Alaitasuna Mariatxia kalez-kale.
Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.
Martxoak 2, larunbata
Legazpiko Gazte Asanblada eta Beti Gazte elkarteek antolatutako ZAPATUKO IÑAUTERIA:
Gaia: EUSKAL KULTURA.
Eguerdian: Bazkaria.
17:30: Laubide kaletik abiatuko gara karrozarekin Kalejiran.
22:00: Kontzertuak Gaztetxean.
Martxoak 3, igandea
ZUBEROAKO MASKARADA
11:00: Konpartsa Laubiden (oinezkoen kalea) elkartuko da.
12:00: Konpartsa Lau Bidetik irtengo da.
Ibilbidea: Laubide (oinezkoen kalea), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Plaza, Plazaola Kalea (Kukue parean).
14:00: Bazkaria Gizarte Zentroan.
17:30: Konpartsa Gizarte Zentrotik irtengo da.
Ibilbidea: Gizarte Zentroa, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Kalotx parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.
19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.