Lekeitioko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa 2019

Lekeitioko Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketa 2019

Oinarriak

LEHIAKIDEAK
Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

ZEHAZTASUNAK
– Kartelak derrigorrez honako testua izango du:
Aratusteak 2019
Lekeitio
otsailaren 28tik martxoaren 5era
– Era berean, Lekeitioko Aratusteei lotutako berezitasunen bat agertuko da.
– Kartela egiten edozein teknika erabil daiteke.
– Epaimahaiak baztertu egingo ditu herriko aratusteekin zerikusirik ez duten kartelak.

AURKEZTEKO MODUA
– Kartelak euskarri digitalean aurkeztuko dira eta egilearen daturik jarri barik.
– Artxibo digitala, PDF, JPG edota PSDan izango dira. A3 tamainan eta gutxienez 225ppp-ko bereizmenarekin.
– Kartelak, CD batean ekarriko dira eta esaeraren izenburua jarriko da. CDarekin batera karta bat aurkeztuko da. Kartaren kanpoko aldean kartelaren lelo edo esaera idatziko da; eta barruko aldean, egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, eta..
– Egileek nahi beste kartel aurkez ditzakete, baina kartel bakoitzak
bere lelo edo esaera propioa izango du.

KARTELAK NON AURKEZTU
Kartelak “Eusebio Erkiaga” Kultur Etxean aurkeztuko dira, astelehenetik barikura.
Goizez: 10:00etatik 13:00etara
Arratsaldez: 15:00etatik 21:00etara

KARTELAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak, 2019ko otsailaren 8a orduko aurkeztuko dira.

EPAIMAHAIA
Aurkeztutako lanen lehen galbaea, Udaleko berdintasuneko atalean egingo da. Geratzen diren lanetatik, Lekeitioko Udaleko Jai Batzordea izango da kartel irabazlea hautatzeko gai izango dena; honek hartzen duen erabakia apelaezina izango da.

IRABAZLEA
2019ko otsailak 12an jakitera emango da: nor izan den irabazlea eta saria hartzeko eguna eta tokia Udaleko facebookean, Kultur Etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan. Jai Batzordeak, saririk ez ematea erabaki dezake, aurkeztutako kartelek behar besteko mailarik ez dutela uste badute.

SARIA
Sari bakarra izango da, 200 eurokoa.

LANEN JABETZA
Lekeitioko Udaleko Kultura saila izango da saritutako lanaren jabea eta eskubidea izango du erakusteko, erabiltzeko edo argitaratzeko.

DERRIGORREZ BETE BEHARREKO BALDINTZAK
“Partehartzaileek, 4/2005 Legearen 18. artikulua kontutan hartu beharko dute, hau da,
– Irudi edo hizkuntza sexistarik ez dira erabiliko.
– Irudietan sexuen arteko oreka islatu behar da.
– Emakumeen eta gizonezkoen rol estereotipatuetan oinarrituriko aurrejuzgu, jarduera, esaera eta irudiak ez dira onartuko.
– Era berean, ez dira onartuko norbanakoen osotasuna laidotzen duten kartelak,ezta homofobia edo xenofobia sustatzen dituztenak ere. Lehiaketan parte hartzeak eskatzen du oinarri hauek guztiak onartzea.

Informazio gehiago Lekeitioko Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt