Lezamako Inauteriak 2017

Lezamako Inauteriak 2017

Otsailaren 25ean larunbata

19:00-20:30: Lezamako artista-mozorroen lehiaketa: aurkezpena Leire Olaranen eskutik. Kategoria desberdinak egongo dira adinaren arabera.

20:30-21:30: Saloi dantzetako emanaldia. Urtean zehar saloi dantzetako ikastaroan dabilen taldearen lana ikusi ahal izango dugu erakustaldi honetan.

21:30: Afaria

22:30-23:30: Sari banaketa eta animazioa Leire Olaranen eskutik.

23:30-02:00: DISKO ARIMA EROA diskofesta Leire Olaran eta DJ-aren eskutik.

 

Otsailaren 25ean frontoian 19:00etan hasita. Aurreko urteetan bezala, artista eta mozorro lehiaketak, saloi dantzetako emanaldia, herri afaria, sari banaketa, animazio musikala eta diskofesta egongo da. Lehiaketetan eta herri afarian apuntatzeko, izena liburutegian eman behar da Otsailaren 21a baino lehenago. Artista lehiaketan (bakarka edo taldeka) kategoria eta sari desberdinak egongo dira adinaren arabera: -A) 10 urte artekoak, -B) 11 urtetik 16 urte artekoak, -C) Helduak + umeak (talde mixtoak).

Mozorro lehiaketarako ez da derrigorrezkoa izena ematea liburutegian, epaimahaikideek bertan momentuan erabakiko dute nortzuk diren saridunak frontoitik pasatatzen diren taldeak/mozorroak ikusita..

Herri afariaren prezioa:

Nagusiak: 14 €

Umeak: (12 urte artekoak) 10 €

Informazioa aikor.eus webgunetik

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt