Lezoko Inauteriak 2019

Lezoko Inauteriak 2019

EGITARAUA

OSTEGUNZURI Otsailak 28
16:00 Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera eta ongietorria emango dio.
Trapujale Txiki
19:30 Trapujaleren jaitsiera Martizkone baserritik aterako da TGLUMEko taldeak alaiturik eta Alde Zaharreko Joaldunen laguntzarekin. Pregoia eta arranpuila, Gurutze Santuaren plazan.

20:00 Trapujaleren lagunak omentzen. Aurtengo oroigarri bereziaren banaketa: ikastetxetako guraso elkarteei (Hezikuntza eta PasaiaLezo Lizeoa) Gurutze Santuaren plazan.

OSTIRALORI Martxoak 1
09:30 Kalejira herri osoan zehar Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleekin.
10:30 Lezo Institutua eta Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik “Sentimenduak” emanaldiaren ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian. 11:00 “Trapujale festa” Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarra egingo balu, Karlos Saldise plazan).
Ondoren, hamaiketakoa eta Trapu Jolasak mailaka.
17:30 Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira Murixkaren lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plazara.
18:15 Lezoko Euskal Dantzazaleen desfilea herrian zehar.
19:30 Lorezain konpartsaren emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
20:00 Enkartelada.
21:30 Afari-herrikoia Koldobike Gezala frontoian (13€, aldez aurretik salgai).

LARUNBATGORRI artxoak 2
16:00 Desfilea Lopene plazatik abiatuta. Gaia: “Sentimenduak”. Bukaeran, Gurutze Santuaren plazan txokolatada goxoa eta DJ-a.

IGANDUBEL Martxoak 3
12:00 Kalejira Murixka Dantza Taldearen lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plazara. Jarraian dantza emanaldia.

ASTELEHENARRE Martxoak 4
17:00 Mozorroen festa Karlos Saldise plazan. Jarraian, mozorroen lehiaketa eta amaieran txokolatada.

ASTEARTEBELTZ Martxoak 5
15:15 Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik, epaiketa txikiaren
antzezkizuna eskolako jolastoki estalian. Hirugarren zikloko ikasleek Trapujaleren epaiketa eta erreketa antzeztuko dute.
16:00 Txokolatada Lezo Herri Eskolan.
19:00 Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian herio bidaia.

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt