2017ko Zumaiako Inauterietako kartel lehiaketa

Parte hartzaileek gaurtik otsailaren 1a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte haien proposamenak. Kartel irabazlea aurtengo inauterien egitarauaren irudia izango da.

Eguberriak amaituta, jada inauterietan pentsatzen hasteko unea iritsi zaigu eta festa horiek iragartzeko, urtero bezala dagoeneko martxan da zumaiarrei zuzendutako 2017ko inauterien kartel lehiaketa.

Parte hartzaileek gaurtik otsailaren 1a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Alondegian haien proposamenak. Aurtengo kartelaren gaia eta irudiak jaso beharreko testua “Zumaiako Inauteriak 2017” izango da.

Partaide bakoitzak gehienez 3 proposamen egin ahal izango ditu DinA3 neurrian (297x420mm) eta irudia, egilearen izenarekin batera, gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko da.

Irabazlea Festa Batzordeak osatutako epaimahai bitartez erabakiko da. Saridunak 300€ko ordainsaria jasoko du eta gainera, haren proposamena 2017ko inauterien egutegiaren irudia izango da, beraz, kartel hori, Udalaren esku geratuko da.

Era berean, proposamen guztiak (irabazlea barne) ikusgai jarriko dira Alondegian otsailaren 16tik 28ra bitartean eta herritarrek gustukoen duten irudia bozkatu ahal izango dute.

Horrela, bozka gehien jasotzen dituen kartelak bigarren saria irabaziko du, herritarren saria, alegia; Zumaiako jatetxe batean bi lagunentzako otordua.

Irabazi ez duten kartelak erakusketa amaitu eta 15 eguneko epean jaso beharko dira.

Animatu parte hartzera!

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt