Mundakako Aratusteak 2017
Otsailak 26 Igandea
12:00etatik aurerra herriko gizon eta mutil gazteak. atorrak izenekoak, kalez kale ibiltzen dira musika jotzen eta kantuan, zuriz jantzita, buruan burkoaren azala dutela eta aurpegian biboteak eta papiloteak jantzita edo margotuta. Musika bandako zuzendaria, berriz, frak beltzez jantzita dator. Portuan, propio konposatutako abesti bat kantatzen dute, aurreko urteetako kantuekin batera. Igande arratsaldean, berriz, beltzezko emakumeak, laminak izenekoak, kaleratzen dira.