Mungiako Ostalarien lehiaketa 2018

Mungiako Ostalarien lehiaketa 2018

2018ko Inauteriak dirala eta, Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Alkartearen laguntzagaz, “Mungiako Ostalariak Inauterietan” III. Lehiaketa antolatu dogu eta, honen bidez, bertan parte hartu daizun animatu gura zaitugu.
Helburua Mungian festa-giroa sortzea eta jenteak inauteri-jaiez gozatzea da, herriko ostalaritzako lokaletan sortzen dan jai giroa aprobetxatuta. Aurtengo inauterietarako gaia hauxe izango da: “KIROLAK”.
Lehiaketan sari bi banatuko dira: bat epaimahaiak aukeratutako “lokalik onena”ren saria (500€ + garaikurra) eta beste bat publikoaren “lokalik gogokoena”ren saria (400€ + garaikurra). Botazinoan parte hartuko daben pertsona guztien artean lagun birentzako asteburuko egonaldi bat zozkatuko da. Parte hartuko daben tabernek apainduta egon beharko dabe, gutxienez zezeilaren 10ean (zapatua), 19:00etan hasi eta lokala itxi arte. Ganera, lokal parte-hartzaileak girotzeko kale animazioa egongo da 19:30-22:30 tartean. Izena emotea doakoa da eta urtarrilaren 10etik 22ra egin ahal izango da (biak barne) 94 615 62 44 edota 94 674 09 52 telefono zenbakietara deituta edo merkataritza@mungialdeko-behargintza.com edota odc@comerciomungia.com
helbideetara idatzita.
Oraingo aukera hau bere aprobetxatu egin gura dogu zure negoziotik herria promozionatzeko egiten dozun behar handi hori eskertzeko, eta gonbidatu egiten zaitugu aurtengo Inauterietan Mungiako tabernarik “kirolariena” izan zaitezan.

Informazio gehiagorako klikatu hemen

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt