Oiartzungo Ihotik 2017 – kartel lehiaketa

Oiartzungo Ihotik 2017 – kartel lehiaketa

Otsailaren 17tik 19ra ospatuko dira Ihoteak Oiartzunen, eta antolatzaileak kartel iragarlearen bila ari dira. Horretarako, lehiaketa bat jarri dute martxan, eta proposamenak hilaren 24ra arte bidal daitezke. Honakoak dira lehiaketaren oinarriak:

Nolakotasunak:

  • Edonork parte hartu dezake, bakoitzak nahi dituen kartel kopurua aurkeztuz.
  • Taldeka edo bakarka aurkez daiteke.
  • Kartelak jatorrizkoak izan beharko dute. Orain arte argitaratutako argazki, kartel edo marrazkien kopiak ez dira onartuko.
  • Kartela egiteko edozein teknika erabili daiteke.
  • Kartelaren neurria 42×59,4 zentimetrokoa izango da (DIN A2).
  • Kartelak Oiartzungo Ihotik 2017 testua jarri beharko du. Egitaraua Ihote Taldeak jarriko badu ere, horretarako lekua uztea baloratuko da.
  • Kartel guztiak festari buruzkoak izango dira: kuestazioa, Ihoteetako pertsonaiak…

Entregatzeko baldintzak:

  • Formatu digitalean aurkeztu beharko da derrigorrez.
  • Kartela antolatzaileen e-posta helbidera bidali beharko da. Horrekin batera, testu-artxibo batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa agertu beharko da, eta mezu elektronikoan bertan idatzita, beraz, bi artxibo bidali beharko dira: kartela eta datu pertsonalak.
  • Kartelak abenduaren 24a baino lehen (egun hori barne) aurkeztu beharko dira. Epez kanpoko kartelak ez dira onartuko.

Lehiaketa:

  • Epaimahaia Ihote Taldeko lagunek osatuko dute.
  • Saria 200 eurokoa izango da.
  • Irabazlearen izena abenduaren 26 egunean argitaratuko da webgunean.
  • Ihote taldeak saritutako lana libreki moldatu, aldatu edo editatu ahalko du.
Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt