Sunbillako 2017ko Inauteritako argazki lehiaketa

Sunbillako 2017ko Inauteritako argazki lehiaketa

Antolatzailea: Sunbillako Udala.

Parte-hartzaileak: Sunbillako herrian bizi den oro.

Gaia: Inauteriak.

Formatua: Argazkiak paper normalean (3) eta kolorezkoak izanen dira.

Neurria: DIN A4 orria. Apaindu gabe aurkeztuko dira; hots: marko, passe-partout, edo kristalik gabe. Bestalde, argazkiek ez dute izanen egilea ezagutzera eman dezakeen daturik.

Noiz eta non aurkeztu: Sunbillako Udaletxeko Bulegoan, 2017ko otsailaren 2tik-17ra bitarte, 8 etatik 15 etara.

Nola aurkeztu: Argazkiak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira. Barnean argazkiak eta bigarren gutun-azal bat sartuko dira. Bigarren gutunazalean parte-hartzailearen datu pertsonalak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.

Irabazleek, jakinarazpen ofiziala jaso eta 3 eguneko epean, argazki irabazleen kopia digitala bidaliko dituzte.

Lehiaketako parte-hartzaileen betebeharra: Argazkiak argitaratugabeak izanen dira eta lehiaketako parte-hartzailea izanen da egile bakarra. Hortaz, ez dira aurretik beste lehiaketa batean saritutako argazkiak izanen eta lanak parte-hartzailearenak soilik izanen dira. Epaimahaiak sariak erabaki eta gero, goian azaldutako betebeharra ez dela betetzen ikusten bada, arau-hauslea lehiaketatik kanpo geratuko da. Argazkien erakusketa eta jabetza: Argazki guztiak udalaren Web orrian erakutsiko dira. Saritu gabeko argazkiak Udaletxearenak izanen dira. Saritutako argazkiak Udalarenak izanen dira baita horien gaineko eskubide guztiak ere.

Epaimahaia: Sunbillako Udalako alkatesa, zinegotzi bat, Ulibeltzak Elkarteko Lehendakaria eta iñauteriak antolatzen dituen gazteen ordezkari bat eta Udalako idazkaria akta eginen duena. Epaimahaiak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo astean erabakiko du irabazlea zein den. Erabakia apelaezina izanen da. Udalaren Web orrian sariduna nor den zabalduko da. Saritutako egileei telefonoz jakinaraziko zaie. Saria: 150 euro.

Arau hauetan zehaztu gabeko gaiak epaimahaiak erabakiko ditu. Arauak onartzea eta interpretatzea: Lehiaketan parte hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzea dakar.

Informazio gehiago

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt