Sunbillako Inauteriak 2020

Sunbillako Inauteriak 2020

Egitaraua

Ilbeltzak 24, ortziralea

09:00etan Ariztigain kanpinean gosalduko dute. Ondotik herriko gazteak, bi taldetan, baserrietara joanen dira, Modesto eta Joxe Angel akordeoilariekin. Bazkaria eginen dute, Exkernekobordan Mendaur aldekoak, eta Bustitzen bertzeek. Arratsaldean txokolate beroa dastatzeko parada izanen dute herriko ttikiek frontoian eta 16:30etatik 19:30etara dantzaldia izanen dute frontoian Alberto DJarekin. 21:30ean eskean dabiltzanen afaria ez ezik, emakumeen afaria ospatuko da Ulibeltzak Elkartean. Afal ondotik sorpresa izanen dute.

Ilbeltzak 25, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosalduta, gazteak eskean ibiliko dira Beñat akordeoilariarekin. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00etik 20:00etara disko festa izanen da Ulibeltzak elkartean Alberto DJarekin. Gauean gazteek Elortxurin afalduko dute.

Ilbeltzak 26, igandea

11:00etan karrozen desfileko denboran, opilak, gaztainak, tortilla eta ardoa banatuko dizkiete gazteek ikusleei. Desfilea bukatzerakoan, bi magren eta bildotsaren zozketa eginen dute. 14:30ean bazkaria izanen dute Ulibeltzak Elkartean, ondotik, berriz, dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Informazioa www.erran.eus webgunetik

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt