Tolosako Inauteriak 2017

TOLOSAKO INAUTERIAK 2017

KALDEREROAK
OTSAILAK 18, LARUNBATA
10:30 Tolosako Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Plaza Zaharretik.
12:00 Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.
12:30 Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.
19:00 Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.
23:30 “Incansables” txaranga kalez kale.

OTSAILAK 19, IGANDEA
12:15 Inauterietako kontzertua, Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.

OSTEGUN GIZENA
OTSAILAK 23, OSTEGUNA
11:30 Udal Txistulari Bandak Iñauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
11:45 Ostegun Gizen konpartsaren agerpena Plaza Zaharrean. Kabi-Alai elkarteak “Mª Cruz Iribarren” 2017ko “Inauterizale Kuttuna” izendatuko du. Ondoren pregoia.
12:00 Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.
12:00 Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Aroztegieta kaletik.
16:30 Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi Alai txarangek alaitua. Ondoren, kalejira.
19:00 Txosnagunean kontzertua.
19:30 Emakumeon plazatik “zezen suzkoa” irtengo da. Antolatzailea: Ero Etxe Elkartea.
20:00 Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
22:30 Txosnagunean “Egurra ta Kitto “Tremenda Jauria” eta “Ziribulio” taldeen kontzertuak.

OSTIRAL MEHEA
OTSAILAK 24, OSTIRALA
11:30 Ozenki Txistulari taldearen kalejira.
16:30 Zezen Plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
20.30 Ostiral Mehe eguneko danborrada.
22:00 Txosnagunean kontzertuak: “Atila y Los Unos”, “Starlux” eta “TPR”.
22:30 Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor Aretoan.
23.30 “Jainekin” txarangaren irteera.

ZALDUNITA BEZPERA
OTSAILAK 25, LARUNBATA
11:00 Tolosako Erraldoi eta buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Plaza zaharretik.
11:00 Udal Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.
11:30 Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.
12:15 “Iraunkorrak” eta “Oriako Txaranga” txarangak kalez kale.
17:00 Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.
19:00 Tolosako Danborradaren irteera Triangulotik. Juanito Loperen omenezko ekitaldia.
22:00 Txosnagunean kontzertuak: “Zartako-K”, “Nekez” eta “Batxuri”.

ZALDUNITA
OTSAILAK 26, IGANDEA
08:00 Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
08:45 Herriko txistulari bandak ohiko ibilbidea eginez, Iñauterietako Zortzikoa joko du.
10:00 Txarangen irteera.
11:00 Plaza Berrian sokamuturra Aiz Orratz txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
15:45 Udal Txistulari Bandak “Idiarena” pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.
16:00 Kalejira Txapel Haundi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino.
16:30 Zezenak Zezen Plazan, txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
19:00 Txosnaguean kontzertua: “Laket”.
19:00 Dantzaldia Berdura Plazan Txapel Haundi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin.
22:00 Txosnaguean kontzertuak: “Gureran”, “Ahuntzape” eta “Dj Bull”.
23:30 “Kalean” eta “Oriako Txaranga” txarangak kalez kale.

ASTELENITA
OTSAILAK 27, ASTELEHENA
09:00 Txarangen irteera.
11:00 Plaza Berrian sokamuturra. Eroetxe txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
12:00 Lopez Mendizabal plazan txarangen bilkura, Gure Kaiola eta Berazubi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
15:30 “Rockalean” elektrotxarangaren emanaldia. Irteera Nafarroa etorbidetik.
16:00 Kalejira, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16:30 Zezenak Zezen Plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
19:00 Dantzaldia Berdura Plazan, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.
19:00 Txosnagunean kontzertua: “Guri5”.
22:00 Txosnagunean kontzertuak: “Sukarra 37”, “Bad Sound System” eta “Dj Pistatxo”.
23:30 “Bonberenea” eta “Incansables” txarangak kalez kale.

ASTEARTITA
OTSAILAK 28, ASTEARTEA
06:00 Udal txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
08:00 Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.
11:00 Plaza Berrian sokamuturra Aiz Orratz txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
12:00 Lopez Mendizabal plazan txarangen bilkura: San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
15:45 Udal Txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, “Idiarena” joko du.
16:00 Kalejira Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16:30 Zezenak Zezen Plazan, txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
19:00 Dantzaldia Berdura plazan Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin.
23:00 “Sardinaren agurra”. Kalejira Gure Txokoa elkartetik abiatuta.
23.30 “Incansables Zaharrak” txarangaren irteera.

PIÑATA IGANDEA
MARTXOAK 5, IGANDEA
16:30 Poca Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da.
16:30 Zezen plazan xexen festa Kalean txarangak alaituta. Ondoren kalejira.

 

Informazio gehiagorako hemen klikatu

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt