Uztaritzeko Hartzaro Festibala 2018

Uztaritzeko Hartzaro Festibala 2018

OTSAILAREN 3AN LARUNBATAREKIN

Bilgune gela
Arruntzako Auzoan, goizean – kaskarotak etxez etxe – Arruntzako Zortziko elkarte eta Errobi Kaskarotak lagundurik
18:00ETAN
Biolina Bihotzetik
Jon Garmendiak eta Ortzi Oihartzabalek «Poesiazko bidaia bat» egitera gomitatzen ditu biolina bihotzetik ikuskizunean, Garmendia kontalaria ariko da eta Oihartzabal biolin jotzaileak hainbat abesti emanen ditu; besteak beste, Sebastian Bach eta Astor Piazzolarenak. Bidaia horretan, Argentina, Irlanda, Palestina eta Euskal Herria izango dira. Urririk
19:30ETAN
jan eta edan Errobiko Kaskaroten batzokian Txakatuk txarangak (Ustaritzeko gazteen txaranga) alaiturik
21:00ETAN
Antzerkia
Ez dok Hiru! Euskal Musikaren benetako Historioa Tartean konpaniak emanik.
Ez dok Hiruren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. Ez Dok Hiru taldea eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
Sartzea 12€

OTSAILAREN 4AN IGANDEAREKIN
Heraitze auzoan
11:30ETAN
Heraitzeko auzoan – Eskolako ihauteriak, kaskarotak eta mutxikoak, Erdizka, Ur Begiko Plazerrekin Korala taldearekin. Auzoko eskola, Ur Begi eta Errobiko Kaskarotak partaidetzarekin.

OTSAILAREN 7AN ASTEAZKENAREKIN
Latsa gela – Festibalaren idekitzea
19:00ETAN
Festibalaren idekitzea, hautetsi, elkarte eta artisteen partaidetzarekin. Janaria, Latsa elkarteak eginik
Animazio Josteta abesbatza eta Kiki Bordatxorekin.
Josteta abesbatza 24 kidez osatua da. Kantuaren plazerra, lagunekin eta umore
onean elkartzeko .Heien jarduera: kantua. Heien errepertorioa euskal kantu
famatuetaz osatua da , musikarien laguntzarekin (akordeoia eta gitarra).
20:30ETAN
Philippe Oyhambururen solasaldia
«XX. mendeko pertsona haundien ezagutza eta anekdotak».
Dantzari, koreografo, musikari, koruko zuzendaria, idazlea, mintzalari, irrati animatzaile, Philippe Oyhanburuk mundu osoan zehar euskal kultura zabaltzeko lan egin du, batez ere, Etorki ballet eta abesbatzen buru bezala.

OTSAILAREN 8AN OSTEGUNAREKIN Ostegun gizena
19:30ETAN
TUTAK – ZIRT ZART
Hiribehereko pilota plazan. Aspalditik ohizko Tobera mustrak ez dira agertzen Uztaritzen. Bizpahiru urtedanik berriz karriketan entzungai dira. Perkusoak, Zirtzilak, ASCA, Afrika Dambo, Aritz Videgain (toberak), Sandrine Paralieu (dantzak) – Herri Soinu elkarteak egina
20:00ETAN
Erromeria Latsan – Jan-edan KLI-K txarangak alaiturik.

OTSAILAREN 9AN OSTIRALAREKIN
Kiroleta frontoian – Dantza eta musika
20:30ETAN
Uztaritzeko Txistulariak kontzertua, So.K-ko konpaniaren Hatsa ikuskizunarekin segituz.
Sartzea : 7€
Hatsa
Etxe handi baten ganer zabal batean, puxka zaharren artean, panpin itxurako pertsonaiak agertzen dira. Hats magiko bati esker, pixkanaka animatzen eta biziari lotzen dira. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak iruditzen bazaizkigu ere, arin eta emozionez beteta bilakatzen dira ikusgarrian zehar. Koreografoak : Julien Corbineau, Nathalie Verspecht eta Laetitia Cheverry.
23:00ETAN
Zortzi taldearen kontzertua. Bixente eta Xantik gitar – ahots bikotea osatzen dute. Euskal kantu famatu batzu heien manerara moldatzen dituzte, bai 90 hamarkadako eta euskal rock-punk kantuak.
Latsa gelan – sartzea urririk.

OTSAILAREN 10EAN LARUNBATAREKIN
Sorkuntzaren eguna
11:30ETAN
Merkatu animazioa (Hiribehereko pilota plazan) Kautere Balet.
17:00ETAN
Kiroleta frontoian – Dantza eta sorkuntzak.
Sartzea 7€
Giz’arte – Zarena Zarelako. Zarena Zarelako dantza taldea eta Burgaintzi txarangaren musikariak elkartu dira Giz’arte ikusgarri berria emaiteko. Ikusgarri herikoi hau, gizon dantzaz osatua da. 25 dantzari eta 10 musikari ariko dira. Musika instrumentuen aniztasuna, ohizko musiketan egin diren asmaketa bereziak baita ere proiektu hontan egin diren sorkuntzak estimatuko dituzuelakoan.
Adret eta malet – Kautere Balet Xiberoko musika ta dantza talde honek, bere erroak Maskaradetan, pastoraletan eta bere lurraldeak dituen aberatasun guzietan hartzen ditu. Jauzi, Godalet dantza (baso dantza) bai ta ere Zortzinako, dena nahasten dute haien saltsan, musika irlandes eta tziganoak alegeraturik, ahantzi gabe perediku piper miko bat (Xiberoko ihauterietako AOC labela !)
Txesta gure zopa !!
Hartza Iguzki – Izartxo taldea.
Negu bukaeran lurraren iratzartzea, hartza bere gau luzetik ateratzea
20:00ETAN
Erromeria – Jan eta edan Integrazio Batzordea elkarteak segurtaturik
21:00ETAN
Kiroleta frontoian – Dantza eta sorkuntzak.
Sartzea 12€
Kukai – Oskara.
Oskara ikuskizunak, Kukai Dantza eta Marcos Morau / La Veronal konpainien arteko bat-egitea dakar. Oskara euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen lan bat da. Mitoak, ohidurak, ikurrak… sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko zirraragarri bat irudikatuz.
Burrunka – Mugetatik AT !!!
Burrunka taldearen 2016/2017ko sorkuntza. Karrikako emanaldia, ditugun mugak mugitu ta gainditu nahian…..burrunka, betikoa, bainan gaurkotua, helduagoa, lasaiagoa ???…..Ez fida…..Mugetatik AT!!! Musika «eklektikoak», berriak batzuk, egokituak besteak gure soinu tresna ezberdinak (gaita, gaitaluze, txistua, eskusoinua, tuba…..) eta perkuzio indartsuak….Mugetatik AT!!! Dantza tropa ederra, bizia, energikoa, teknikoa, dantzari amorratuaz osatua…..Mugetatik AT !!!

OTSAILAREN 11AN IGANDEAREKIN
Ohituraren eguna
09:00ETAN
Kaskarotak eta kaskarot ttikiak etxez etxe Hiribehereko auzoan goizean, eguerditik goiti Purgon.
10:00ETAN
Latsa – Txilindon sukaldaritza lehiaketa. Lagun arteko giro atsegina eta goxoa –Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo latsa.uztaritze@orange.fr
11:30ETAN
Elizaren atarian, meza nagusiaren ondotik, Kaskarot taldeen ohiko elkarretaratzea
12:00ETAN
Hiribehere auzoan
13:30ETAN
Latsa – Ihauteri bazkaria Latsa sukaldaritza elkarteak antolaturik. Bazkal ondoren txilindron txapelketaren sari banaketa. Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo latsa.uztaritze@orange.fr
18:00ETAN
Mutxikoak Saltoka taldeak alaiturik. Mutxikoak, Euskal Herriko eta atzerriko musika eta dantzak, zinezko dantzaldi herrikoia, Pettan Anduezak alaiturik.

OTSAILAREN 12AN ASTELEHENAREKIN
TOLOSAKO INAUTERIAK
Senidetze elkartearen laguntzarekin, giroa segurtatua, karroza eta konpartsen irteera, poteo-pintxo eta kalejira txarangak alaiturik !
10:00ETAN
Abiapundua Lapurdiko plazan eta itzulera arratseko 7etan. Tokiak atxikitzeko Herri Soinu dei ezazue 06 52 12 48 23 otsailaren 5a aitzin. Autobusa 10€
Eta ez ahantz mozorroturik jitea !

OTSAILAREN 13AN ASTEARTAREKIN
ASTEARTE GIZENA
Ohitura eta sorkuntzaren topaketa. Ohiko musika eta dantza sorkuntzaren elkarretaratzeak hamaika artista profesional eta artista amatur biltzen ditu. Aurten ere, 250 antzerkilari, soinulari eta dantzarik ongi etorria emanen diote Udaberriari. Astearte gizenaren pizkundean parte hartuko duten eragileak, Zanpantzar auziko antzezleak eta soinulariak dira. Hau da, Zainaldiak, Zirtzilak, Negartiak, auzapeza, epailea, apeza, animaleak, hartza eta bere zaindaria, Maiaren zerbitzalariak, laminak eta mitologiaren beste pertsonai batzuk baita musikalari ugari: Burrunka, Zo Zongo, Uztaritzeko txaranga, Gaita Luze eta Tripan. Besta giroan, ihauteriko eragileek eta jendetzak plaza eta karrikak hartuko dituzte. Parte hartu nahi duten guziak ongi etorriak dira! Hiribehereko Pilota Plazan
17:45ETAN
Burrunkaren perkusioak
18:30ETAN
Zirtzilek eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Ibilbidean barna Laminen agerraldia -Elizaren aintzinean, Maia dantzaren agerraldia – Antza plazan: Hartza dantzaren agerraldia
Purgoko Pilota Plazan
19:30ETAN
Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia) – dantzak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak) – Hartza dantza – Aker dantza – zirtzilen soka – Sua dantza
20:00ETAN
Erromeria bestak karpan segituko du – Jan eta edan Uztaritzeko Ikastolak segurtaturik eta Kiki Bordatxo taldeak alaiturik
GAUERDITAN
Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian.

Informazio gehiagorako klikatu hemen

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt