Zarauzko Inauterietako kartel lehiaketa 2019

Zarauzko Inauterietako kartel lehiaketa 2019

OINARRI-ARAUAK

1.- Lehiaketa honetan nahi duten guztiek har dezakete parte. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake.

2.- Lanak originalak izango dira, hots, egileak berak sortutakoak eta argitaratu gabekoak.

3.- Karteletan honako hau soilik idatzi beharko da:
Inauteriak 2019
Martxoak 2-3
Zarautz

4.- Lanak teknika librean egingo dira, eta A-3 neurrian aurkeztuko dira, bai eta CD-ROM batean ere (TIFF, JPG edo PDF formatuan).

5.- Lanak otsailaren 1a baino lehen aurkeztuko dira honako helbide hauetan:
EUSKALDUNA TABERNA
Kale Nagusia 37
20800 Zarautz

Gutunazal itxi batean eta izenburu edo goiburu berberarekin, parte-hartzailearen identifikazio-datuak adierazi beharko dira (egilea, telefonoa eta IFZ). Gutunazala lanaren atzeko aldean itsatsiko da.

6.- 2019ko Inauteriak sustatzeko eta hainbat euskarritan (kartelak, foiletoak, Internet, web-orria, bloga…) publizitatea egiteko erabili ahal izango dira saritutako kartelak.
Zarauzko Udalak ahalmena izango du karteletan Zarauzko armarria eta egoki iruditzen zaion informazioa txertatzeko. Kartelean pertsona baten irudia agertuz gero, pertsona horrek sinatutako baimena aurkeztu beharko da, irudi hori kartelean azaltzeko eta kartelaren edizioa egin ahal izateko.

7.- Jatorrizko lan guztiak egileen jabetzakoak izango dira, saritutako lanak izan ezik. Horiek Euskalduna tabernaren jabetzakoak izango dira, baita aipamenen bat lortzen duten lanak ere. Euskalduna tabernak eskubidea izango du saritutako lanak argitaratzeko.

8.- Honako sariak izango dira:
– Lehenengo saria: 300 euro
– Bigarren saria: 100 euro
– Publikoaren saria (jendeak gehien bozkatutako kartela): bi pertsonentzako afaria
Publikoaren bozketa: otsailaren 5ean jarriko ditugu kartelak Facebooken eta otsailaren 12ko eguerdiko 12:00ak arte bozkatu ahal izango da.

Aurkeztutako lanak oso kalitate eskasekoak badira, saria eman gabe uztea erabaki dezake epaimahaiak.

Saria ordaindutakoan Euskalduna taberna izango da lanen jabe legitimoa, bai eta lanak ustiatzeko eskubideena ere. Era berean, bera izango da saritutako lana oraingo eta etorkizuneko euskarri eta plataforma guztietan erreproduzitu, moldatu, banatu, komunikatu eta zabaltzeko eskubideen jabea.

9.- Aurkeztutako lanekin Euskalduna tabernan antolatuko den erakusketa amaitzen den egunetik hasita hogei eguneko epea izango du egileak lana jasotzeko.
Epe horretan jasotzen ez diren lanen ardurarik ez du izango antolakuntzak.

10.- Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileak oinarri guztiak onartzen dituela. Epaimahaiak izango du arau hauek sortzen dituzten zalantzak interpretatu eta erabakitzeko ahalmena.

Informazio gehiago www.turismozarautz.com

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt