Zuberoako Maskaradak 2020

Zuberoako Maskaradak 2020

Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak Altzürüküko gazteek. Astebururo Zuberoako herri bat bisitatuko dute dantzan, kantuan eta antzezten. 2020ko maskaradak otsailaren 9an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira. Ohi bezala lehen eta azken emanaldiak maskaraden antolatzaileen herrian egingo dira. Lehena Altzürükün izango da eta azkena Garaibin, zati bat Altzürükükoa eta bestea Urdinarbekoa dituen auzoan. Hiru hilabetean zehar, guztira, hamabi emanaldi egingo dituzte.

Hemen duzue 2020ko maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:

  • Otsailak 9 igandea: Altzürükü
  • Otsailak 16 igandea: Iruri
  • Otsailak 23 igandea: Ezpeize-Ündüreine
  • Otsailak 29 larunbata: Gamere
  • Martxoak 7 larunbata: Idauze-Mendi
  • Martxoak 14 larunbata: Maule-Lextarre
  • Martxoak 21 larunbata: Urdatx-Santa Grazi
  • Martxoak 28 larunbata: Aloze eta Atharratze
  • Apirilak 5 igandea: Larraine
  • Apirilak 12 igandea: Barkoxe
  • Apirilak 19 igandea: Muskildi
  • Apirilak 26 igandea: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)

Informazio hau dantzan.eus webgunetik jasoa

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt