Zumaiako 2020ko Inauterietako kartel lehiaketa
Oinarriak:
Lanak urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Alondegia kultur etxean. Kartel irabazlearen egileak 300 euroko saria izango du; herritarren saria jasotzen duenak jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango du opari.
Azken urteetan egin izan den moduan, aurtengoan ere herritarren aurkeztutako karteletako baten iragarriko ditu Zumaiako Udalak 2020ko inauteriak.
– Gaia eta karteleko testua: “Zumaiako Inauteriak 2020”
– Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake
– Teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm)
– Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira
– Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 30a baino lehen.
Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
– Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
– Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.