Zumaiako Inauterietako kartel lehiaketa 2019

Zumaiako Inauterietako kartel lehiaketa 2019

Kartelak Alondegia kultur etxean aurkeztu daitezke otsailaren 7ra bitarte

Oinarriak:
• Gaia eta karteleko testua: “Zumaiako Inauteriak 2019”.
• Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
• Teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm).
• Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
• Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 7a baino lehen.
• Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 13tik martxoaren 4ra.
• Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
1-Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
2-Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
• Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.

Informazio gehiago Zumaiako Udala

Bidali mezua

Ahalik eta lasterren erantzungo zaitugu. Mila esker mezua idazteagatik.

Not readable? Change text. captcha txt